Masusta Ekodendaren irekieraren 35garren urteurrena ospatu dugu orain egun gutxi ilusioarekin baina baita arduratuta. Zergatik? Saltoki txikien egoera larriaren inguruan azkenaldian hemen argitaratu diren bi idatzien edukiarekin bat natorrelako. Idatzietan aipatu bezala, faktore desberdinek kaltetzen digute, baina onddoak bailiran ugaltzen diren supermerkatu eta azalera haundietaz ariko naiz.
Norberaren osasuna eta planetaren zaintzaren konzientzia garatzen joan den heinean, gure sektoreak hainbeste lagundu duena ordu asko sartuz formakuntzan eta bezeroak informatzen, supermerkatuak ere ‘berdearen’ apustua egin dute txikiek ereindako fruituaren uzta bilduz. Saltoki gune gehiago irekitzen dituzten bitartean, guk kontsumoa gure dendetan nola jeisten den ikusten dugu, esaten diguten bezela Eroski, Lidl, Mercadonan... denetarik aurkitu bait daiteke. Hori bai, inongo aholkularitzarik gabe, galdetzen digutenean zer propietate duten edo nola prestatzen diren haietan erosi dituzten produktuek, axola gabe jarrera horien aurrean zer sentitzen dugun.
Gaur egun soilik sei katek merkatuaren %60a kontrolatzen dute: Mercadona, Carrefour, Eroski, Dia, Alcampo eta El Corte Inglés; Lidl, Aldi eta abarrek jarraituta. Enpresa horiek erabakitzen dute zer prezio ordaindu behar dieten ekoizleei, produktua gero eta diru gutxiagoren truke saltzen duelarik. Jarduera hauek beraien harteko salneurri gudak sortzen dituzte ‘merkatu kuotak’ irabazteko, lan baldintza ezegonkor eta txarrak sortuz, herri saltokiak suntsituz konpetentzi desleialarekin, eta jasangaintza eta irrazionala den kontsumo modelua bultzatuz.
Bestetik, aberats haundiak pilatzen dira. Alemaniako pertsonarik aberatsena Lidl kateari lotuta dago, Frantziako bigarren aberatsenak partaidetza haundia du Carrefourren eta Espainian 3garrena Mercadonaren jabea da.
Zer ereduren alde egiten dugu apustu? Gure esku dago