Hernaniko udal gobernuko kide batek, Jaurlaritzako hezkuntza saileko murrizketak direla eta, Kronikara bidalitako eskutitza irakurri ondoren, Hernaniko udal zerbitzuen egoerari buruz zenbait gogoeta etorri zaizkit:
Nahiz eta herria etengabe hazten ari den, eta honekin batera dagozkion udal azpiegiturak, inoiz izan den plantila murritzena dago gaur egun, azpiegitura horien mantentze lanetarako. Azken aldian jubilatu diren lankide batzuen lanpostuak ez dira bete, eta oraingoz ez dago lanpostu horiek betetzeko inolako itxurarik.
Betetzen diren hutsuneak, interinoen bidez betetzen dira, epe motzerako edo kasu batzuetan bezala, jubilazioraino. Inoizko prekarietaterik handiena edukitzea lortu du udal talde jonek, marka tristea benetan, eta egoera honek zerbitzu publikoen pribatizaziora garamatza.
Legezkoa da beste erakundeek hartutako neurrien aurrean kritikak plazaratzea, partidokraziaren jokoa ere bada, baina norbera akts berberetan erortzen denean, benetan, hipokresiari kiratsa dario.
Defenda ditzagun kalitatezko zerbitzuak hezkuntzan, osasungintzan, ongizatean edo azpiegituren mantenuan, zeren ez ahaztu, zerbitzu publikoen murrizketa herriari egindako lapurreta da, izan Jaurlaritzan, Aldundian edo Udalean.