Azkenaldian gehiegi izan dira beren kezkak azaleratu dizkiguten komertzioak, baina egoerak tamalez hala behar du, benetan kezkagarria baita. Salmentei dagokienez, desberdintasun handiagatik gainera, azken urteotako denboraldirik eskasena izaten ari da Hernanin.
Zuk beharbada, hau irakurri eta pentsatuko duzu ‘pena dela’ herriko komertzioak egoera horretan aurkitzea baina azken finean ‘ezer gutxi’ egin dezakezula horri buelta emateko. Beharbada, zure barnean sentituko duzu zure erosketek ez dutela diferentzia handirik eragingo herriko dendetan, hilabete amaieran ezer aldatzen ez baita, komertzioek beti lortzen dutelako nola edo hala aurrera jarraitzea.
Errealitatea aldiz erabat desberdina da, zure erosketek ASKO suposatzen dute herriarentzat eta bere komertzioarentzat. Kontutan izan herriko denden atzean herriko familiak daudela, zuk seguraski ezagutzen dituzunak, eta ez interneten edo merkatal zentroetan aurki ditzakezun multinazional handiak, zure erosketak nekez preziatuko dituztenak.
Errealitatea da, egoerak tendentzia berdina jarraitzen badu, denbora gutxian herriko dendek batak bestearen atzetik beren ateak ixten hasi beharko dutela, eta orduan beharbada, ulertuko duzu zure erosketak bai zirela garrantzitsuak, baina ordurako beranduegi izango da.
Askotan, ez zara konturatzen daukazunaz hau galtzen duzun arte. Ez ezazu utzi hori gerta dadin. Egin beharreko hausnarketa erraza da: ZUK, NOLAKO HERNANI NAHI DUZU?
Mertxe Jimenez Lopez
BERRIAK Hernaniko Merkatari eta
Ostalarien Elkartea