Maiatzaren 20, 21, 27 eta 28an kalean egongo gara, ekainaren 10ean Bilbora joateko txartela banatzeko. Ekainaren 10ean aurkeztuko baita Bilbon, Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Herri Ituna, eta Euskal Herri osoko jendeek galdera-ikur erraldoi bat osatuko dugu Bilboko kaleetan zehar, erreferendum loteslea edo binkulantea nahi dugula aldarrikatuz. Ekainaren 10ean, denok Bilbora!
Eduardo Elosegi Erdozia
Gure Esku Dago