Ezinezkoa zela esan ziguten, baina egin genuen. Gogoan al dituzu gure sentsazio ederrak Giza Katea egin genuenean? 123 km! Indarra pasa genuen eskutik eskura, Durangotik Iruñaraino. Oraindik hunkitu egiten gara eta zirrara sortzen digu. Eta gure eskuekin egin genuen.
Ezinezkoa zela esan ziguten, baina herriz herri hasi ginen sarea ehuntzen, denok eskuak elkar hartu, eta hari baten bidez, desberdinen arteko lotura eta adostasunak lortzen.
Ezinezkoa zela esan ziguten baina erabakitzea erabaki genuen eta herrietan botoak eta hautesontziak eskuz esku pasatu dira.
Ezinezkoa dela diote, baina gu prest gaude.
Prest gaude erronka berriak onartzeko.
Kultura politiko berria eraikitzeko ere prest gaude.
Prest gaude erabakitzeko, eta gure etorkizunaren protagonista izateko ere bai. Prest gaude hori guztia denon artean egiteko eta lortu nahi duguna guk geuk erabakitzeko.
Prest gaude, benetan nahi duten guztiekin Erabakitzeko Eskubidearen aldeko HERRI ITUNA sinatzeko.
Eta Euskal Herri osoa ordezkatuko duen ITUN hau, Bilbon aurkeztuko dugu, ekainaren 10ean, mobilizazio erraldoi baten barnean.
Ezinezkoa zela esan ziguten, baina egin genuen. Ezinezkoa dena, ahalegin eta esfortzuaren bidez erdiesten baita.
Prest gaude erronkarako. Eta zu EZINBESTEKOA zara.
Gure esku dago. Zure esku dago.
Juan Bautista Izagirre Santesteban
Gure Esku Dago