Irati Etxeberria Aldabe eta Leire Ormazabal Agirre
Hernaniko Akelarrea
Akelarre txikiko galtxagorri eta sorginei oharra:
Aurten ere badator akelarrea eta honekin batera, entsaio eta bilerak aurrera eramango ditugu.
Honen harira, lehen bilera data zehaztu dugu: maiatzaren 15ean, astelehena, arratsaldeko 18:00tan Gudarien Plazako arkupetan. Bertan, galtxagorrien gurasoekin eta sorgin txikiekin aurtengo akelarreari buruz hitz egingo dugu, izan ere, hainbat aldaketa garrantzitsu egon dira. Gainera, izena emateko aukera bakarra izango da.
Horretarako, beharrezkoa ikusten dugu bilerara azaltzea eta hau posible ez bada, azalduko den norbaitekin kontaktatzea, izena eman ahal izateko.
Bileran elkar ikusiko dugulakoan.
GORA HERNANIKO AKELARREA!!