Joan dira ustez urte haiek non jaso izan nuen gutun bat ohartaraziz nire zintzilikarioaren inguruan agertzen ziren plastikozko poltsen ilegaltasun eza. Nik: ‘Jaun/Andere agurgarri hori: [Sancho-ren Mire vuestra merced...] Ongi begira beza, mesedez. Hona hemen nire Organiko-koak eta Errefusakoa’. Ez pentsa. Niri, ekologista kaxkarra izaki lehen, ondo etorri zait Atez-atekoaren ezartzea (inposatzea). Baina norbera mintza bedi.
Nik ulertzen dut noski Txotx garaiko udaltzainen larritasuna-edo erdigunearekiko, alkatearena ere bai. Baina ez dut uste onartzekoa denik udaltzain oilar-gai flakoxko batek ujuka egitea isun-mehatxua (Etxolaberriko satorrek ere entzungo zuten), Orkolagako berdegunetxoan urgentziazko pixa egiteagatik iluntze batean, urte garai berean. Jexux eta Kaxko-kook: Ez dakit zer den okerragoa loa galarazteko, sagardoteroen oihuak edo beste horren kukurruku errepresiogilea.
Baina nahiz eta Hernaniko ‘urdinak’ ez diren inola ere sardinzar berdeen pareko, bada bertan aurrekoa baino aguazil atorranteagoa. Eta mariatorranta ere bai, bai andrea. Kide pizti txar bat Atsegindegin egoten da maiz, nitaz gogoratuko haiz.
Sortu bai, baina nahiko lan badauka Otegik birsortzearekin. Batetik tematiak: Euskal Herria ere feminista!!!; bestetik feminismo erradikalaren aurkakoak, batzuetan beren iritzia El Correo fachón=El Diario Fatxo-n eman behar izan dutena, etxekoen zentsurarengatik.
Arnaldoren janzkera kameleoikoa, ia gelditu gabe jantziz aldatzea… agujeta ederrak ibiliko zituen azken hauteskundeetan Elgoibarko seme saiatuak, pixkat plakatu ere bai. Bitartean, Atufa nazkante nazkagarria espantuka eta puzkerka justizia eske. Es ke gizajoari ahaztu egin zaio hainbat euskal familiari eragin dion sufrimendua...
Gogoan ditut geure euskal borrokalari jator orain hain bidegabeki, hain injustuki ahaztu edo gaitzetsiak. Esker onekoa izan behar dela erakutsi didate neure Zubeldia Telletxea....tar maiteek eta hainbatek, abertzaletasun eta izaera klase horretan hazia naiz, et je le reste!.