Hori al da Bilduk ulertzen duena, ‘gardentasun’ gisa?

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz Gómez, Hernaniko EAJ-PNVko bozeramail 2017ko api. 26a, 02:00

Idatzi honekin EAJ-PNVtik bi hel­buru lortu nahi ditugu. Ba­te­tik, inoren sentsibilitatea zaurituko ez duen idazteko era era­bil­tzea, eta bestetik, hernaniarrek ezagutzen segitzea, Bil­duren politika egiteko modua.
Nola liteke guk informazioa eskatzea tekniko interino (fin­ko­ak ez direnen) guztien eta dauzkaten lanpostuen inguru­an, eta erantzunik ez ematea?
Arrazoirik ba al dago, beste behin, Bilduk kasurik ez egiteko EAJ-PNVko zinegotziek daukaten informazio eskubideari?
Interinoen kontratazioaren inguruan gardentasuna nahi dugu; ‘lan batzuk’ egiten dituztenen eta bestelako kontratazioen inguruan. Era berean, eskatzen dugu langileen mu­gi­mendu guztiak Langile Ba­tzor­detik pasatzea. Egun ez da horrela egiten, eta oposizioko zinegotziek topo egiten dugu udaletxean hainbat postutan lanean ari direnekin, eta ez dakigu nondik atera diren.
Esaten duguna baieztatzeko, azken gertaera apirilaren 19ko Ogasun Batzordean bizi izan genuen. Bertan jakin du­gu abenduan onartu zen au­rre­kontuan 40 aldaketa egingo direla; guztira, 2.785.878 euro (Udaleko aurrekontuaren %11). Aldaketa hauen artean, arkitektu berri baten kontratazioa. Ez badugu azalpenik eskatzen, ez digute ezer esaten. 
Zergatik ez zen informaziorik eman martxoaren 21eko Langile Batzordean? Horrela, 40 puntuekin.
EAJ-PNV sumindu egiten da ikusita nola egiten duen politika Bilduk, eta nola erabiltzen duen gehiengo absolutuaren aitzakia, gardentasunetik eta parte-hartzetik gero eta gehiago urrunduz.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!