Langileok EUSKAL ESTATUA; burujabetza osoa aldaketa sozialerako

Erabiltzailearen aurpegia Axel Aizpiolea Iradi, LAB sindikatua 2017ko api. 25a, 02:00

Aurtengo hau izan daiteke, garai berri baten atariko Ma­ia­tzaren Lehena. Euskal He­rri­an eta gure mugetatik ha­ra­go ematen ari diren gertakariek aukera berriak zabaltzen di­tuz­te: Catalunyako pro­zesua, gurean armagabetze prozesua, euskal sindikatuen artean elkarlana berreskuratzeko ha­si dugun bidea...
Estatus politikoak berritzeko ekimenak martxan diren honetan, Euskal Herrian burujabetza prozesua abiatzeko bal­dintzak egon,  badaude. LABetik buruja­be­tza aldarrikatzen dugu lan mundua al­da­tzeko eta egoera soziala iraultzeko; negoziazio kolektiborako euskal esparrua bermatzeko, euskal pentsio sistema propio baten alde, EH fe­mi­nista eraikitzeko, lan mun­du­an prekarietatearekin buka­tzeko, 35 orduko lan astea eta 1.200 euroko gutxieneko soldata ziur­tatzeko, gure osasuna eta bi­zi­tza arriskuan jarri gabe lan egi­teko eskubidea izan dezagun, sektore pu­bliko indartsu baten alde eta enplegu publikoaren de­fen­tsan edota euskaraz lan egiteko dugun eskubidea ziurtatzeko.
Iruzur egitea da burujabe­tza aldarrikatzea politika neoliberalak babesten diren bitartean. Iruzurra da hemen bide propioak aldarrikatzea eta aldi beran Moncloako sukaldean gobernuarekin 78ko iruzurra errepikatzeko asmotan aritzea. Iruzurra, industriaren eta en­ple­guaren aldeko diskur­tsoa egi­tea, prekarietatean sa­kon­du, zerbitzuak pribatizatu eta mer­kantilizatzen direnenan.
Honenbestez, dei egiten di­zuegu aurtengo Maiatzaren Le­he­nean Bilboko kaleetan mobilizatzera. Ozen oihukatzera, lan­gileok garai berri baten bila goa­zela, borrokaz aldaketa so­zialak lortuko ditugula.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!