2017ko martxoaren 23an GARAn honako izenburua eta lehen lerroak irakurriz...
«...euskera, ingurumena eta kausa sozialekiko bere konpromezuarengatik.
Parlamentuak Pili Yoldi kazetariari, Gardentasun Kontseilu berria abiarazteko enkargua eman dio. Administrazioan puntu ilunak ezabatzeko jaiotzen den tresna»... harri eta zur! nengoen... Nafarroako Parlamentuan izango dela irakurri nuen arte.
Zer da edo zer egingo du Kontseilu honek.
Gardentasun Legeak exijitu eta diona betetzeaz arduratuko da. Eta azken finean, honek ekartzen du administrazioek eta/edo udalek egiten duten guztia zaintzea, herritar guztien bistan egoteko.
Pili Yoldik aurrerago dio, nik gardentasuna ez dut ulertzen bakarrik administrazioek daukatena eta egiten dutenaren azalpen gixa, baizik eta gardentasuna jendeak politikan parte hartzeko modu egokiena bezala ulertzen dut.
Partaidetza gero eta urriagoa den garai hauetan, gardentasuna da bide egokiena hiritarrak ahalduntzeko, informazio guztiarekin parte-hartzen baitu.
Kontziente izan behar dugu gardentasuna eskatzeko eskubide eta betebehar guztia daukagula.
Auzotarrek lo egin AHAL IZATEA bakarrik eskatzen dugu eta beste guztia hobe edo okerrago orkestratutako erretolikak dira.
Irungo Udalak bere arauetan sartzen du.
-Auzotarren atsedena asaldatzen duten zaratak eragitea ez da onartzen, ezta ere zaratetan parte hartzea, edo zarata haundiz irtetea gaueko aisialdi lokaletatik.
Ez da ezerrrez asmatu behar, ONDO KOPIATZEKO kontua da eta gure Udalari eskatzen diogu bere arau zibikoetan sartu eta bete dezala.
Kaxkoan, larunbata gauetan gertatzen den zainketari buruz: eskatzen dugu konpentsazioa eta erreparazioa dibersioa eta atsedenaren arteko orekarik gabe bizi izan garen urte guzti hauena. Eta galdu ditugun gizarte eta balore ekonomikoen errekuperazioa, kalean jasan ditugun anabasarengatik. Nola konpentsatuko gaitu Udalak horrenbesteko desordenarengatik?