Alkate jauna. Oposizioak aipatzen zuen bezela, Sorgintxulotik Jauregi auzora dijoan bidean jarri den argiteriaren gastua aipatuko dut nik hemen. Gutxitan topatu dut ibiltariren bat, izan ere, bide horrek ez du etxebizitzetara eramaten… Orduan, nola parekatu beste bazter batzuekin?
Urteak daramatzat Erregistrotik eskatzen (baieztatzea erreza daukazu) Cuesta de la Muerte eta Arrieta baserria bitarteko bideari argiteria jartzeko. Zabor bilketako kamioia ez da bide horretatik sartzen, eta atez ateko zintzilikarioa (10 familientzat) errepide ertzean kokatuta dagoenez, etxebizitzetatik 50 metrotara dago gutxienez… eta bertako zerga ordaintzaile herritarrak, ia egunero 100 metro egin behar dituzte…ilunpetan!!!!
Auzotxo horretako etxeetara herriko ura ez zen heldu 2000garren urtera arte, eta udaletxeak bidea hormigonatu ondoren, argiteria aurreagorako utzi zuen. Urteak eta urteak hori eskatzen, Rikardo del Pozok ondo zekin hori.
Bai Luix, ilunpetan oraindik, nahiz eta udaletxeari zuzendutako eskaeretan aipatu Udaltzaingo eta Ertzaintzari bide horretan emakumeren batek jasotako erasoari buruzko salaketa. Oraindik ilunpetan naiz. Eta aipatzeko gogoa daukat Cuesta de la Muerteko argiteria jartzeko lanak aprobetxatuz (duela 4 urte?), errepide azpitik kableak pasata gelditu zirela eta Arrietarako bide ertzean dagoen arketa batean lo daudela oraindik…. Udaletxekoak esnatu zain.
Ez da erosotasun kontua, segurtasunarena baizik. Zer falta zait arreta gehiago jasotzeko? Eskaera ‘kamisetarekin’ egitea?
Duela bi urte udaletxeko Parte-hartze Prozesuan ere azaldu nuen beharra, baina alde batetik, bakarrik nintzelako, eta beste aldetik, gainontzeko jendeak ezagutzen ez zuelako, inork ez zuen behar nagusi bezela ikusi. Aurtengo Parte-hartze Prozesua ba… ‘pasa egin zait’.
Gehiengo politikoak, herritar gehienentzat eta berdintasun eta aniztasunaren aldekoentzat beti izan dira kaltegarriak. Gehikeriak... epe luzera norberarentzat ere bai. Bistan da, bestela hemen esandakoak esateko beharra ez nuen nik izango… ezta ere edozein alkatek, irakurtzeko.
Iulen Lizaso Aldalur