Diru-sarrerak bermatzeko errentak edo RGIak garrantzia nabarmena izan du gizarte-kohesioari heltzeko eta azkeneko 30 urteetan Euskadik jasan dituen krisi ekonomiko larriei aurre egiteko. Justizia sozialerako eta elkartasunerako elementua izan da.
Eskuinak dio etorkinek aprobetxatzen duten iruzur orokorra dagoela; baina datuek diote laguntzen %1ari bakarrik eragiten diola honek.
Bestalde, ezker abertzaleak justizia sozialaren inguruko lezioak eman nahi dizkigu. Diru-sarrerak bermatzeko errenta edo RGIa 1990an Eusko Jaurlaritzak martxan jarri zituen gizarteratze laguntzen oinordekoa da, Euskadiko langabezia-tasa %20aren gainetik zegoenekoa. Ezker abertzaleak beti defendatu izan ditu mota honetako laguntzak? EZ.
Orain Ezker abertzaleak eta populistek kritikatu egiten dute RGIa ez igotzea Madrilen erabakitakoaren arabera, hau da, lanbide arteko gutxieneko soldataren igoeraren arabera. Igoera horrekin Euskadin RGIa askotan gerturatuko litzateke zortzi orduz lana egiten duen pertsona baten soldatara, hartzaileari pizgarria kentzeko arriskuarekin.
Alemanian diru-sarrerak bermatzeko errenta 391 eurokoa da, eta gutxieneko soldata 1473 eurokoa; Frantzian, 499 eurokoa da laguntza, eta gutxieneko soldata 1458 eurokoa; eta Britainia Handian, gutxieneko laguntza 303 eurokoa da, eta gutxieneko soldata, 1510 eurokoa.
Euskadin, barne produktu gordinaren edo BPGaren %0,62a zuzentzen diogu RGIari, eta bestelako laguntza sozialei. Estatu espainiarrak %0,09a, eta Nafarroan, horretara zuzentzen zaio BPGaren %0,26a.
Horrez gain, ezker abertzaleak eta populistek azaldu beharko lukete Euskadin zergatik eskatzen duten gutxieneko soldataren araberako igoera RGIarentzat, eta aldiz, Nafarroan, batera agintzen dugun lekuan, bidezkoa iruditu zaien %1,5a igotzea, KPIari edo kontsumoko prezioen indizeari dagokiona.