Eskubide sozialen defentsan: Gora aniztasuna!

Erabiltzailearen aurpegia gorka navarro patterson 2017ko api. 11a, 02:00

Historiak erakusten digu hainbat fenomeno errepikatu egiten direla ziklikoki, eta krisi ekonomikoak ere behin eta berriz pairatu behar ditugula. Krisi hauek amaitzean, balorazioak egin eta ondorioak atera ditzazkegu: boteredunak indartuta ateratzen dira eta herritarrok geroz eta eskubide gehiago galtzen ditugu.
Krisi testuinguru horietan, liberalismoak tentuz eraikitako diskurtso bat zabaltzen du, asmo txarrez osatua dagoena. Ez da kasualitatea, behin eta berriz errepikatzea desberdina dena arrisku bat dela; izan ere, errentagarriagoa zaie ideologizazio kriminal hori politika inklusiboak egitea baino. Horrela, sistemaren biktima arazoaren jatorria dela si­nes­tarazten digute.
Aniztasuna aberasgarria da, bestearen egoeran jartzearen ariketa egitera baikaramatza. Aniztasunak, pa­re­kidetasunean, elkar onartzeko espazioak sortzeko eta eredu eraldatzaileak eraiki­tzen laguntzeko aukera ema­ten digu, horregatik saiatzen dira kriminalizatzen.
Giza Eskubideen Aldarri­kapen Unibertsaleko lehenengo artikuluarekin amaitu nahi dut idatzi hau: «Gizon-emakume guztiak aske jaio­tzen dira, duintasun eta es­kubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute». 


Gora Euskal Herria anitza!
Gorka Navarro Patterson

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!