Itziar dut izena, 43 urte ditut eta seme bat. Nazkatuta nago ordaindu dezakedan alkiler bat bilatzeaz, soldata bajua daukagulako, eta Eusko Jaurlaritzak ez digu laguntzen!
Orain arte, aurkitu dudan bakarra, komilla artean merkea den alkilerra, suposatzen duena txikituta dagoen pisu bat, hezetasunekin, arratoiekin, puskatutako altzari eta etxetresnak, guztiz hondatuta dagoen teilatua, sabaia hezetasunez betea...
Pisu horien jabeek ez daukate obligaziorik? Etxebizitza bat alkilatzeko, ez da egoera onean egon behar? Abalak, aseguruak, nomina, bi edo fidantza gehiago, agentziaren zerbitzuen erdia ordaintzea... hori dena bai, eskatzen diguzue, ezta? Eta zuen etxeak bertan bizitzeko moduan mantentzen dituzue, garbi?
Esan nahi dizuet, ez daukazuela eskrupulorik, etxea alkilatu didana bezelako pertsonak, lotsagabeak zaretela. Ahulenaren beharraz aprobetxatzen zarete. Eskerrik asko hain humanoak izateagatik.