Jakin behar da, non dagoen bakoitza

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz, EAJko bozeramailea 2017ko urt. 11a, 01:00

Andoni Amonarraiz Gómez
Hernaniko EAJren bozeramailea

 

Idatzi hau, aurrekoa bezala, ez du Andoni Amonarraizek idazten Jaione Aristregirentzat; EAJ-PNVk idazten du, eta hein batean, Orain Hernaniri zuzen­tzen zaio.
Aurreneko idatzian aipatu nuen bezala,  laguntzea EAJren ADNan dago, eta hori da Orain Hernanirekin egin duguna, inongo esker onik bilatu gabe. Orain urte batzuk, EAk lagundu egin zigun, orain EAJ-PNVko zinegotzi garen batzuei.
Berriro diogu, Orain Herna­nik nahaste txiki bat daukala hondakinen kontuarekin. Gure aurreneko emendakina, honda­kinen bilketaz ari da. Erraus­teaz edo ez errausteaz hitz egitea, hondakinen tratamendua ixteko sistemaz hitz egitea da. Gure emendakina, hondakinen tratamenduaren sistemaren hasieraz ari da.
Azkenik, argitu nahi dugu, gure herriarentzat lan egin dugun urte guztietan, aurkeztu ditugula emendakinak Gober­nu Taldeak proposatutako epeetan. Bilduk ez du inoiz esan ezer horri buruz. Beharbada Orain Hernani ez da kontura­tzen, Udaleko hirugarren indarra dela; ez dela Gobernu Tal­dearen parte, gustatuko litza­ioken arren; eta ez duela gezurrik esan behar eta ez dela despistatu behar EAJri buruzko adierazpenekin (emendakinak aurkeztu genituen, Bilduk ja­rri­tako epemuga baino egun bat lehenago, eta 15 egun izan ditugu negoziatzeko, interesik izan balitz).
Eta gauzatxo bat. Ni demokrata naiz, eta gehiengoak erabakitzen badu, onartu egiten dut; nahiz eta ez gustatu. Ezin dena onartu da, gutxiengoen diktadura (hondakin balak harrobietan).
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!