Gezurrak motzak ditu hankak

Erabiltzailearen aurpegia Ricardo Crespo Rubio, Hernaniko PSE-EEko bozeramailea 2017ko urt. 6a, 01:00

Ricardo Crespo Rubio, Hernaniko PSE-EEko bozeramailea

 

Esan bezala, politika berriaren kontu honek ikaragarrizko gaitasuna dauka, ni harritzeko. Azken aldian, eguneko ezuste bat jasotzen dut.
Oraingoan, Orain Herna­ni­ko bozeramaileak pren­tsan idatzi du, EH Bilduk, gehiengo absolutua medio, udaletxean daukan jarrera kritikatzeko. Udaletxera iritsi zirenean denok kritikatu gintuzten, irudi genuelako egu­na eztabaidan pasatzen genuela eta prentsan esaten genuelako. Orain, kritikatzen ziguten hori egiten dute; eta ni, inuzentea, gauzak beste modu batera egingo zituztelakoan. Eta hau idatzi du, EH Bilduren aurrekontuak onartu eta egun bat geroago! Zertarako onartzen dituzu eta kritikatzen dituzu, gainera, bakar-bakarrik aurrera ateratzeko gehiengo absolutua dutela kontuan hartuta?
Erakundeetara iritsi zi­ren, esanez, hiritar normalak zirela; udaletxeko beste zi­negotzi batek dioen bezala, gai­non­tzeko zinegotziak Mar­tekoak bagina bezala! Eta azkenean, badirudi beste guz­tiok bezain normalak direla, edo, gauza bera dena, besteok gara haiek bezain normalak. Eta egia esan, ez dago politikari mesede gutxiago egiten dion gauzarik, ‘besteen’ diskurtso hori ba­rrut­ian erabiltzen jarraitzea baino, desberdintasunak egiten jarraitzeko saiakera ho­rre­tan. Barruan bazaude, ahal duzun guztia egin behar duzu, egiten duzun horri prestigioa emateko, gure ardura da. Bestela, lortzen den gauza bakarra da, kontrakoa; prestigioa kendu.
Baina gehien harritu naue­na izan da irakurtzea EH Bildu kritikatzen dutela Uda­laz gain­diko erakundeetako or­dez­karitzak ez emateagatik. Logikoa da denak ez ematea, gehiengo absolutua baitute. Baina, haiek defenditzen ari dena ni izatea... EH Bilduk le­ge­gintzaldiaren ha­sie­ran es­kaini zigun oposizioko taldeoi postu horiek partekatzea, kontrol batekin, noski. Gogoratu behar da Orain Hernani Tokiko Go­ber­nu Batzarreko kide dela; badaezpada esaten dut, bozeramaileari ahaztu bazaio ere, zein udal organoetako parte den. A! Zerbitzu Sozialetako Patronatuko kontratazio ma­hai­ko kide ere badira.
Esaten den moduan, xa­lo­ta­­sunak ez du balentria ken­tzen. Baina politikara gezurrak esatera etortzea, ez da estrategia ona.
Bat esan eta bestea egin, nola asmatu horrelakoekin?
P.D. Ez dakite zer esaten duten, baina ikasi ere ez dute egiten... Beterri oraindik ez da existitzen, udaletxeen arteko elkarlanerako hitzarmena bes­terik ez dago.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!