Gizakion heriotza duinaren inguruko eztabaida noizean behin sortzen den gaia da, eta ez diogu konponbiderik ematen.
Onartzen diren legeen izenek pentsarazi dezakete bakoitzari utziko zaiola hiltzen, egoki iruditzen zaionean edo daukan gaixotasunak konponbiderik ez duenean eta bizi baldintzak denok ulertzen dugun horretatik asko urruntzean. Baina errealitatetik urrun dago hau.
Orain egun batzuk hil zen nire aita, eta ikusi nuen nola aplikatu zitzaion legeak baimentzen duen sedazioa (ulertzen dut sendagileek ahal dutena egiten dutela), eta orain urte batzuk ez nuen beste erremediorik izan, nire txakurretako bat hiltzera eramatea besterik. Aurrerapauso garrantzitsua emango dugu gizakiok, aukera izatean erabakitzeko gure txakurrek bezala hil nahi dugula.
Eskatuko nieke legegileei uler dezatela bizitza duinak heriotza duina dakarrela bere baitan, eta arautzen duten legeak aldatzen direnean, gizakiagoak izango garela.