‘Gabonen inguruko topiko maiztuetatik ihes egiten saiatzen den istorio bizi-bizia’ (Berria, asteartea abenduak 27, Gontzal Agote). Ze interesgarria, pentsatu diñat, ta euskeraz gainea!!!
«Familiako kide guztiek disfrutatzeko moduko filma» (erreferentzia bera). Earki.
Ta hartu euskera, familia eta....ño, ño!! Gipuzkoa osoan filma ikusteko aukera bakarra Antiguo-Berri eta Errenterian, ta gainea saio bakarra!!
Ba hori, hartu euskera, familia eta kotxea eta Antiguo Berrira!!
Filma ikusi gabe geratu gaitun, ‘sala completa’ horren errudun!!!
Donostia 2016, kultur hiriburu dela eta ez dela eta... kaka zaharra!!
Hizkuntzen protokoloa eta hizkuntz gutxituen egoera eta... kaka zaharra!!
Eusko Jaurlaritza, zineuskadi eta EiTB-3 ren gonbita: abenduaren 26tik 31ra euro baten truke palomitak eta zine sarrera. IFA supermerkatuan, noizbehinka, 30 euro edo inguruko erosketa bat egitean papertxo bat oparitzen diñate; ‘por la compra de 30e le regalamos 0.30e, porque eres un cliente especial’. Paper hau hartzean bezela sentitu naun gonbidapenarekin,... kaka zaharra!!
Gipuzkoan zenbat ume euskaldun zeuden? eta ume hoietatik zenbati gustatzen zaizkien filmak? eta ume hoien zenbat gurasok nahi diztiñate filma onak beren seme-alabentzat?
Egin apostu, egin apostu euskeraren alde, kultura onaren alde, jarri aukerak, jarri aukerak Donostia (eta Donostialdea) kultur hiriburu izan dadin 2016, 2017ta datozenetan.
Ta... lasai!!! zine sarrera eta palomitak guk ordainduko ditugu.