EH Bildurentzat, EAJ-PNV ez da existitzen

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz Gomez EAJ-PNVko bozeramailea 2016ko abe. 27a, 01:00


Herrian bigarren indar politikoa garelako izango da; geroz eta boto eta zinegotzi gehiago ditugulako; politikoki komunean askorik ez dugulako izango da; arrazoia edozein dela ere, EH Bilduk ez du aurkeztu dugun emendakin bat bera ere gurekin landu.
2016ko aurrekontuetan EH Bilduk esan zigun, gure emendakinak ez zirela lan­tzen, partzialki aurkezteaz gain, aurrekontu osoentzako emendakina egin genuelako. 2017an emendakin partzialak bakarrik aurkeztu ditugu EH Bilduren sentsibilitatea ez mintzeko, eta akordiorako ate bat zabaltzeko. Eran­tzuna ordea, berdina izan da. Aurten esan digute, erregistrotik sartzeaz gain, bere atea jo behar dugula negoziatu ahal izateko. Hau dakar gehiengo absolutua izateak eta modu ez partehartzailean erabiltzeak.
Ez dugu arazorik; hernaniarrek botoa eman digute gure aportazioak Gobernu Taldera iritsi daitezen, eta 2018an ere, ziurrenik, emendakin partzialak aurkeztuko ditugu, eta beraien atea joko dugu. Horregatik ez gara gu­txiago izango! EAJ-PNVn gaude gure herritarren bizi­tza hobetzeko.
Bukatzeko, hernaniar guztiei Gabon zoriontsuak opa nahi dizkiegu, eta 2017a oparoa. Besarkada bat.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!