Gabonak etorri direla eta nire alkateari eskatzen diot

Erabiltzailearen aurpegia Blanca Alberro Aranzasti 2016ko abe. 22a, 01:00


Gogoratzen bazara, otsailean eskatu nuen exekuzio subsidiarioa (administrazio prozedura, 98. artikulua), Latsunbe-berriko barne kale bat konpontzeko. Irailean, Kronika medio, berriro egin nuen eskaera. Gabonak etorri dira eta berdin gaude, ez da ezer egin. Nire ama gurpildun aulkian,  neskatila itsua bere bastoiarekin eta  adineko bizilaguna kale zikin eta hautsi horretan dabiltza, gora eta behera, ahal duten bezala.
Olentzero eta Erregeei idatzi diet gutun bana. Ez dut eskatzen ezer niretzat: bai ordea zuretzat, zinegotzientzat (batek baino ge­hiagok badaki zertaz ari garen) eta udaletxean gai honetan inplikatuta dauden arduradun guztientzat: sentsibilitate pixka bat eskatzen dut.
Ez dakit noren ardura den gai hau, baina badago baten bat presarik eta lotsarik ez duena arazo honi aurre egiteko. Ez dakit non kristo dagoen hau geldituta, eta zergatik ez den ezer egiten hasi.
Udaletxeko burua zarenez, gure egoera gogoratzen dizut eta berriro exekuzio subsidiarioa egiteko eskatzen dizut.
Gabonak ondo pasatzea opa dizut, eta momentutxoren bat ba­duzu, kale zikin honetan bizi diren biztanleak gogoan izan di­tzazula,  batez ere nire ama, nes­ka­tila eta adineko bizilagunak.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!