Azken aldietan Kronikako zenbait Jasota Bezala irakurrita, Hernaniko Kaskua Lurrean dagoen Infernua dela dirudi. Nik ez dut horrela ikusten ezta sentitzen ere. Kaskua arlo guztietan herriko erdigunea da, eta noski, ordainak izango ditu. Baita sariak ere. Guztiok irakurri ditugu, infernuaren antzera, Kaskuan jasan behar izaten diren oinaze eta tormentuen zerrenda: zarata, zikinkeria, lizunkeria, e.a, eta baita irakurri dugu ere, batzuek proposatzen duten irtenbidea: ARAUAK zorrotz betearazi eta bekatariei egurra!!!
Baina ez ditugu irakurri Kaskuan bizitzeak dituen onurak: komertzioa etxe ondoan, zerbitzu publikoak nahiz pribatuak oso gertu, garraio publikoa eskuragarri, kultur eta sozial jarduera gehienak bertatik bertara, kaleko bizitza ederra eta alaia, eta beste zenbait.
Ez dituzte aipatu ere, hobekuntzak egiteko Udalak nahiz establezimendu pribatuek egin duten esfortzua.
Laburtzeko, Kaskuan argitasunak iluntasunari, gehiengo nabarmenez, irabazten diola pentsatzen dut.
Bestalde eta Kaskuarekin lotuta ere, aipatu nahi ditut IRIZAR etxea berritzen aritu diren langileak. Beste argi bat piztuarazi duzue Kaskuan, benetan ederra. Zorionak eta eskerrik asko!
Amaitzeko, eta egunei jarraituz: guztiontzako 2017 urtea ona eta alaia izan dadila!!!