Murtzia II Espetxetik, Kalera Kalera ekimenera

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Garcia Montero 2016ko abe. 16a, 01:00

Ramon Aldasoro Magunazelaia, Oier Andueza Antxia, Josu Arkauz Arana, Xabier Atristrain Gorosabel, Oskar Cadenas Lorente, Mikel Izpura Garcia, Urko Labeaga Garcia, Jon Troitiño Ciria, Ainhoa Garcia Montero, Mikel San Sebastian Gaztelumendi, Jon Crespo Ortega, Josetxo Arizkuren Ruiz eta Oier Goitia Abadia

Gutun honen bidez, Murtzia II espetxean bahiturik gauden euskal preso politikook, gure animo eta atxikimendu osoa igorri nahi dizuegu Usur­bilen itxialdia burutu eta Kalera Kalera, bakea eta askatasuna irabaztera eki­menean parte hartuko du­zuen guztiei, Euskal Pre­so Politikoen gaia indar be­rriz jendarteratzeko buru­tu­ko di­tu­zuen ekimen guzti­e­kin, gu­tako ba­koi­tza­ren zie­ga­ta­rai­no bidalitako hai­ze be­rri eta freskoa sentitu du­gulako.
Abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra bitartean zuekin bat egin eta espetxeak ostiralero eskaintzen digun janariari uko egingo diogula jakinarazten dizuegu, kartzelaren eta kalearen arteko lotura biziagotzeko helburuz eta guztion konpromisoaren be­harra aldarrika­tzeko in­ten­tzioz; itxialdian par­te har­tuko duzuen guztiona, as­te­bururo espetxeetara bisitan datozen lagun eta senideena, ikastetxe eta lantegietako dinamiketan parte hartzen dutenena, kaleko zein instituzioetako ekimenak buru­tzen dituztenena... Guzti-guztien konpromiso hori izango da, euskal preso politikook gure herriaren askatasunarekiko dugun konpromi­so­arekin ba­te­ra, etxerako bidean jarriko gaituen borrokaren oinarri.
Jaso ezazue animo biziz be­te­riko besarkada iraultzaile bana.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!