Mª Isabel Larrea Mendizabal eta Miren Rekondo Leibar, Gure Esku Dago/BagaGiltza
Zertarako herri galdeketa bat? Pertsona batzuk inguratzen zaizkigu esanez... ‘azkenik... ez du ezertarako balioko’, ‘nahi dutena egiten jarraituko dute’... Horrela, badirudi gure gizartea apatia eta etsipenez estalirik dagoela. Ez zaigu gustatzen nola dauden gauzak, baina ez dugu ezer egiten aldatzeko.
Guk ez badugu erabakitzen, beste batzuek erabakiko dute gure ordez. Eta honen aurrean, zer? Irteera bakarra dago, gure indarrean, hiritarren indarrean sinistea eta helburu komun baten atzetik bildurik gizarte bezala haztea.
Mesfidantza eta adoregabeziaren aurrean, adosteko eta gehiengo batentzat egokia dena aurrera eramateko gure gaitasuna defendatzen dugu. ‘Gu’ ‘ni’aren ordez jokatzea. Eta galdeketak zer ikusi behar du guzti honekin? Ba... irakurtzen den ormairudi bakoitza, biltzen den sinadura bakoitza, banatzen den eskuorri bakoitza, babesteko argazki bakoitza, Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko borondateak batzen joaten dira.
Guri hitzaldi handiak baino gehiago lan egiteko erak axola zaizkigu, benetako demokraziarekiko errespetu haundiz. Hauxe da, inor inoren gainetik, elkarrekin lana egin inorrekin lehiatu gabe, desberdinarekiko errespetua, banakakoen gaitasunen aberastasuna batu, gardentasuna... Honetan, pertsona bakoitzak balio du.
Galdeketa egun bakar batean izango da, martxoaren 19an, baina bitartean bide bat egiten ari gara, hiritarrak aktibatzea, ahaleginak batzea, borondateak, entzutea, ikastea... Benetako demokrazian sakontzen ari gara, parte hartzera eta ERABAKITZERA eramaten ari zaigun elkarrekin egindako praktikaren bidez.
Martxoaren 19a egun handia izango da, dudarik gabe, baina aldi berean, ibili behar dugun bidearen etapa bat besterik ez. ‘Denak ezinezkoa dirudi egiten den arte’, esan zuen Nelson Mandelak, eta berak bazekien zerbait, ezinezkoa ematen zuena posible egin zuen bidea ibiltzeari buruz.