Jesus Arregi Apaolaza
Kaxko elkartearen izenean
Elkarbizitzen ikastea amaierarik gabeko eguneroko eginkizuna da. Gure herritar gisako harremana hobetzea, Hernaniko herritar guztion eginbeharra da. Hauek dira Hernanin, elkarbizitzaren eredu bihurtzera begira, bereziki landu beharrekoak:
-Turista eta bisitariekiko elkarbizitza.
-Espazio komunetako elkarbizitza. Kaleetan, plazatan, eraikin publikoetan eta parkeetan.
-Bertako hizkuntzen eta beste hizkuntza batzuen arteko elkarbizitza.
-Gizalegea, adeitasuna eta zerbitzu kalitatea, elkarbizitzarako tresna dira.
-Gure pertsona adintsuekiko elkarbizitza.
-Herritarren partaidetza aktiboa elkarbizitzaren ardatz.
-Elkarbizitza, adiskidetzea eta balio-hizkuntza.
-Elkarbizitza ingurumenarekin, murriztu, berrerabili, birziklatu.
Zu zeu zara elkarbizitzarako garrantzitsuena. Zure laguntzarik ezean, hemen adierazitako guztia hitzak besterik ez dira. Zure partaidetza behar dugu. Idatzi, proposatu, kritikatu edo iradoki ezazu, baina ez zaitez ixilik geratu. Hau guztion proiektua da.
Zure ideiak Kaxko elkartearekin partekatu ditzakezu.