Azaroaren 29an Estatus politikoaz, kontsulta, zergatik? irakurri berri dugu. Ez naiz zenbait xehetasunekin sartuko, baina bai bertan azaltzen diren bi ideia nagusiekin:
1- Herri bat gara. Noski. Orduan, zergatik auzitan jarri baieztapen hori kontsulta baten bidez? Ez al dago jada erabakita? Gu gure etxean gaude. Espainiaren barruan egoteko, ez dugu kontsultarik egin. Kanpotik, indarrez, etorri zitzaizkigun. Eta egun etxeko sukalderaino, harro-harro eginda, sartu zaizkigun ustea ez zait burutik kentzen.
2- Hiritarron garaia da. Beti izan behar du herritarron garaia. Baina hiritar burujabea, sektarioen aurrean pentsatzeko eta hitz egiteko beldurrik gabea. Etorkizun askea eraikitzeko, edo saiatzeko, bederen (hor hasiko baita demokrazia) gure historia eta orainarekin koherentea izango dena.
Ausardia behar. Hori bai gure esku dagoela.