Ze gutxi errespetatzen ditugun, gure herrialdera etorkizun hobe baten bila etortzen diren herritarrak! Batzuek ez daukate dokumentaziorik, edo kadukatu egin zaie, edo beharbada ez daukate baliabiderik, berritzeko. Eta atxilotu egiten dituzte, denuntziatu, eta hortik denbora batera, atzerritarrak barneratzeko zentro (CIE) batean sartzen dituzte, gaizkileak balira bezala, beraien jatorrizko herrialdeetara aberriratuak izateko zain.
Kapazak gara beraien azalean jartzeko? Badakizue zenbat sufritzen duten herritar horiek, psikologikoki, moralki eta fisikoki? Batzuetan kaltetu egiten zaie.
Kanporatze Legeari ez! Zuek, politikariok, zergatik ez duzue nolabait konpontzen lege hori? Ze ondo geratzen zaizkizuen, metroen tuneletako, trenetako edota Udaletako paretetan, beraien herrialdea utzi zuten herritarren sufrimendua eta amets urratuak erakusten dituzten aurpegiak, ezta?
Nik gertutik bizi dut gai hau; bizi naiz edozein momentutan kanporatua izango den herritar batekin, eta bihotza uzkurtzen zait, pentsatzean ezingo dugula barre gehiago egin berarekin, ezta bere ahotsa gehiago entzun, edota ikusi nola lokartzen duen nire semea abesti senegaldarrekin. Nire Gabonak eta nire semearenak, eta herritar senegaldar honenak, oso zailak eta tristeak izango dira aurten.
Inork ez luke kanporatua izan beharko, denak gara munduko herritar. Oso dezepzionatuta eta nekatuta nago. Kanporatze Legeari ez!
Politikariok: ez dizuet sinisten, oso engainatuta, dezepzionatuta eta lotsatuta sentitzen naiz, nire botoa zuei eman izanagatik. Herritar hauek bakarrik interesatzen zaizkizue, zuen interesetarako; eta beraietaz gogoratzen zarete, zuen mesederako, ezta?
Modu injustuan kaleratzen dituzten munduko herritarrei eskainia; eta zuri, laztana.
Itziar Ortiz de Eribe