Txotx Batzordearen bilera azaroaren 23an egin zen, eta urteroko legez, Hernaniko herritarrek ez genuen zuzenean parte hartzeko aukerarik izan. Alkatetzaren esanetan, ondo edo gaizki, ordezkatuta gaude. Bertan erabaki ziren Hernaniko denboraldi berriko datak eta baldintzak.
Bilera honetan erabakitzen dira, baita ere, denboraldi berrirako beste hainbat baldintza, bai sagardotegietako txotxari dagozkienak; eta baita ere, Kaxkoko txotxari dagozkienak ere. Honek ez du zerikusirik gure sagardoaren kulturarekin; mozkorkeriarekin lotuagoa dago. Errespetu falta... araurik gabeko herrian, Hernanin, denak balio du.
Urte honetan, bizilagun batzuk (askok) eta kaltetuak sentitzen diren beste hainbat lagunek, honakoa eskatzen diogu Txotx Batzordeari:
Kanpaina informatiboak egitea kartel bidez, prentsan, irratian... etortzen direnek jarrera egokia izan dezaten.
Kaxkoko bizilagunek bizi ditugun gizalegearen kontrako egoerak ETBk grabatzea eta publikatzea.
Gazteen artean borrokarik ez izatea Plazan.
Kotxeek atzera begiratzeko dituzten ispiluak ez puskatzea; eta ezta ere eskaparateak, pertsianak, zuhaitzak...
Kotxeak espaloietan ez uztea.
Kaleetan, portaletan edo dendetan pixik ez egitea
Plaza Berriko komunak ireki ditzatela, eta Plazako eta Atzietako komunak kentzea aztertzea.
Udaltzaingoak Andrekaletik lasai ibiltzeko aukera izatea; hau da, beraien presentzia ez hartzea probokazio gisa.
Kalean oihurik ez egotea, eta bizilagunok lasai lo egiteko aukera izatea.
Adin txikikoei alkoholdun edariak ez zerbitzatzea
Hondakinen kamioiak goizeko 06:00ak inguruan ateratzen duen soinua saihestea; eta baita ere trenaren bozina-jotzeak.
Hiri arauak aplikatzea eta botilak, botilatxoak, plastikozko edalontziak... kalera botatzea saihestea. Honek garbiketa zerbitzua murriztea ekarriko luke.
Gaueko autobusetan eta taxietan gizalegezko jarrera izatea. Polizia kotxe batek Urbieta eta Elkanok bat egiten duten ixkinean lasaitasuna emango lieke taxistei.
Dibertsioaren eta deskantsuaren arteko oreka errekuperatzea.
Kaxkoan dauden 500 etxebizitza baino gehiagok duten prezioa errekuperatzea.
Kaxkoan jaiotako bizilagunek uzteko duten asmo hori saihesteko neurriak hartzea eta joan direnen itzultzeko gogoa sustatzea.
Hirugarren sektorera dedikatzen diren dozenaka tabernak, beranduago ixten dutenak, pozik egotea lortu duten emaitzarekin.