Konfrontazioa politikoa da, ez pertsonala

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz Gomez Hernaniko EAJ-PNVko presidentea 2016ko abe. 4a, 01:00


Udaleko zinegotziek dugun erlazioaren inguruan hainbat ko­men­tario entzun ditugu azken aldian, eta egon daitekeen konfrontazio politikoaren inguruko argibideak eman nahi izan ditugu.
Batetik, EAJ-PNVtik argitu nahi dugu, ezin direla konfrontazio politikoa eta pertsonala nahastu. EAJ-PNVn ez dugu inongo sentimendu negatiborik Udal Gobernu Taldea osatzen duten zinegotziekiko. Erlazio pertsonalak, bizitzako edozein arlotan gerta daitekeen moduan, politika kasu, naturalagoak dira pertsona batzuekin, besteekin baino. Eta horretan ez du zerikusirik tendentzia politikoak, erlijioak, sexuak, jatorriak... Udalean gauden 17 zinegotzien artean era guztietako erlazioak daude, batzuk gertukoak dira, eta beste batzuk ez dira existitu ere egiten.
Bestetik, garrantzi bera emanez, esan nahi dugu politikan dugun helburua dela hernaniarren ongizatea bilatzea. Gure kritika lotuta egoten da Gobernu Taldeak helburuak betetzeko dituen moduarekin; eta kasu  batzuetan, helburuak berak ere kritikatzen ditugu, hernaniarren ongizaterako aproposak ez direla uste badugu.
EAJ-PNVtik publiko egin nahi dugu azalpen hau, inor engainatua sentitu ez dadin. Argi utzi nahi dugu, alderdi politiko gisa, egunero egiten dugula lana konfrontazio politikoak pertsonalean eraginik izan ez dezan. Her­na­niar guztiak ere animatu nahi ditugu, honen inguruan hausnartu dezaten; ezberdintasun politikoek, edo bestelakoek, ez gaitzatela harreman pertsonaletan eragin.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!