Estatuz politikoaz, kontsulta, zergatik?

Erabiltzailearen aurpegia Juan Batti Izagirre Santesteban eta Juan Lucas Moral (P 2016ko aza. 29a, 01:00


Iragan bi mendetan gure herriko marko politikoak eragin ditu liskar bortitzak, krisialdi luzeak eta sufrimendu ikaragarriak herritar askorentzat. Konponbidea beharrezkoa dugu.
Gure Esko Dago/Baga­Gil­tza kideok uste dugu ataka historiko honetatik era libre eta baketsuan atera gaitzakeen bide bakarra Euskal Herriko hiritar ororen erabaki demokratikoa dela.
Nola gauzatu? (Hemen zegok koxka!) Bidea ez da batere samurra, badauzka ordea bi abantaila nagusi: Ezinbestekoa da; eta aukeran, bakarra. Gainera, baditu hiru euskarri garrantzitsu urrats sendoak eman ditzagun aukera eskaintzen  digutenak: 1.- Herri bat gara; 2.- Erabakitzeko eskubidea du­gu; eta 3.- Hiritarron ga­ra­ia da.
Hernaniarrak eta Astiga­r­tarrak beren sinaduraz ­bidelagun izanik, 2017ko martxoaren 19an herri kon­tsulta burutuko dugu. Jada, lanean dihardugu egun horretarako. Buru-belarri gabi­ltza zerrenda luzea osatzen duten beste hainbat udalekin, eta bat egiten dugu kanpoko zenbait herrialderekin hiritar subiranotasun marea erraldoi horretan.
Sinatzeari uko egitea erabaki baduzu, errespetatuko dugu zure hautua. Zure sinadura keinu bat bada, eskertuko dizugu. Herriaren ilusioz partekatzeko ekintza izanik. Bejondeizula! Elka­rrekin ospatuko baitugu.
Gure Esku Dago/­BagaGiltza. Hernani eta Asti­garraga herri kontsultarako hiri plataforma.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!