Dortoka

Erabiltzailearen aurpegia Javier Sagastagoitia Monasterio 2016ko aza. 11a, 01:00

Dortoka batek bere kumeak jaiotzen ikusi zituen, hondar­tza lasai batean. Dortoka ama beldurtu egin zen ikusi zuenean denborak aurrera egiten zuela, eta bere kumeak ez zirela alai itsasoratzen, ez zirela hazten, inguruko dortoken kumeak bezala. Dortokak ozeanoaren inguruko adituei galdetu zien, eta hauek diagonostikoa egin zuten: kumeek kromosoma infekzioa zuten, eta ondorioz, hauen oskola ez zen handitzen, nahiz eta gorpu­tzeko  gainontzeko organoak ohiko erritmoan hazi. Ani­maliatxo askok, noski, ez zuten bizirautea lortu, eta beste askok salbazioa lortu zuten, itsasoaren inguruko adituen diagnostikoari eta tratamenduari esker.
Euskal gatazkaren arazoaren sustraiak 1512an daude errotuta, Fernando Katolikoak Nafarroa militarki hartu zuenean. Orduz geroztik, euskaldunok ez atzera eta ez aurrera bizi gara, dortoka txikiak bezala, legeek, besarkadek eta derrigorrezko konstituzioek osatutako oskolen erruz, hauek ez baitiote modu naturalean hazten utzi bizirauteko borrokan jarrai­tzen duen herri bizi honi, bere identitate ezaugarriak mantenduz, herri guztiekin bakean, eta herritarren borondate libre eta soberanoa beste oskolik gabe. Hori bezain erraza.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!