Gipuzkoako Batzar Nagusietako politika orokorraren azkeneko bilkuran Juan Carlos Cano Alderdi Popularreko ordezkaria Luxenburgoko Rosaren zita hori aldarrikatzen ari zela zirudien, Zubietako Erraustegiaren kontratua blindatu eta enpresa pribatuei ematerakoan gertatzen ari den iluntasunaz jardun zuenean. “Egitasmoaren ezagutza nahikorik ez... “
Juan Carlos Cano, industria ingeniaria da eta Europako Zuzentaraua ezagutzen du (Energia berriztagarrien zuzentaraua 2009/28/EK). Beraz badaki administratiboki, Europar Batasunak sistemaren energia errendimenduaren arabera egiten duela errausketaren tratamenduaren sailkapena. %65a gainditu behar du balorizazio bezala hartzeko; gainditzen ez badu isurketa eta ezabaketa da, inola ere ez balorazioa.
Xavier Elías Castells, ingeniari eta nazioarteko aholkulariaren iritziz, ez da inon %20tik gorako energia elektriko etekina lortzen duen errausketa plantarik. Birziklatzen den plastiko kilo bakoitzeko orduko 5 kw aurrezten dira. Aldiz, errausketaren bitartez orduko 2 kw sortzen dira. Hor dago aldea.
Agian Elias jaunak Europako Batasunaren ahotan jarritakoak eragina izan du Cano jaunarengan, eta horregatik eskatu du honek, energi balantze orokor hobea egungo garai hauetarako; konkretuki, Zubietako termoelektrizitate zentralak izango duen bataz besteko errendimendu orokorra argitaratzeko proposatu dio GHKri, kontuan izanik, emaitza negatiboen kasuak eta aurrekariak badaudela. Hor dago, agerian, De Vlaamse, Belgikako Energia ministroak esandakoen oihartzuna ere. Honek argi-indar berriztagarria sortzeagatik ematen diren prima eta laguntzak kentzeko eskatu du entropia horretatik atera eta azpiegitura alorrean Europak emandako laguntzen erabilera txarra saihesteko.
Prima horiek erretiratzen badira, nola ziurtatu bi aldeen artean adostutako irabaziak? Enpresa pribatuekin sinatzeko lehen ahaleginaren atzerapena Asensio jaunak salneurria hobetzeko bernegoziaketari leporatu arren, benetan uste da kezkak daudela GHK-k ezin dielako %10,5eko irabazi garbia ziurtatu proiektua bere gain hartuko duten enpresa pribatu horiei. Gogoan dugu Bidegi kasua eta gogoan Swapp-ak ere