Askotan, gazteok eta ez hain gazteok, ez gara kontziente sortu daitezkeen arazoez; eta ezta ere, gure egunerokoaren ondorioz, beste batzuei sortu diezazkiekegun arazoez.
Gaur gazte lokalen inguruan EAJ-PNVk duen kezka azaldu nahi dizuet. Kezka dugu segurtasunagatik (non dauden kokatuta, larrialdi irteerak, etab); eta kezka dugu baita ere lokal hauen erabiltzaileek bizilagunekiko duten erantzukizunagatik.
EAJ-PNVtik uste dugu lokal hauen erabilera erregulatu egin behar dela; gazteak aireztapenik gabeko zuloetan sartzen dira, inongo segurtasun araurik ez duten lokaletan. Saihestu behar dugu baita ere, lokal hauen inguruan bizi diren bizilagunek etxean egoteko dituzten arazoak, lokaletan kontzertuak, festak etab. egiten baitituzte.
Ordenantza martxan jartzea eskatzen dugu, Errenterian eta Donostian egin duten moduan. Ordenantzak arazo hauek gutxitu ditzake, eta segurtasuna eman gazteei, hauen familiei eta inguruan bizi diren bizilagunei.
Epe motzean, EAJ-PNVk mahai gainean jarriko du ordenantza borradore bat, gainerako alderdi politikoen artean lantzeko. Egun dauden edo sortu daitezkeen arazoak saihestu eta gutxitzeko medioak jarri behar ditugu.
Andoni Amonarraiz Gomez, EAJ-PNVko bozeramailea