Argazki polita eta alaia aurreko larunbatean apeaderoan sortu zena. Irudi polita, erronka haundi batentzat: Erabakitzeko Eskubideari buruzko galdeketa.
2017ko udaberrian bukatzea espero dugun prozesua daukagu oraindik aurretik. Horregatik, larunbateko argazkia presentziaren eta konpromezuaren islada izatea nahi dugu, eta uste dugu hala dela.
Bide honetan gurekin dauden elementuak dira: lan asko, antolaketa, komunikazioa, sinadura bilketa, erabakia, eta gutxietsi behar ez dugun gastu ekonomikoa, gure laguntza beharrezkoa duena.
Poza ematen duen lana da, are gehiago garai politiko honetan. Denon lana da Erabakitzeko Eskubidea erabiltzea, ezin dugu politikarien eskuetan bakarrik utzi; eskubide unibertsala eta demokratikoa da. Horregatik, hura defendatzea eta aurrera eramatea denon erantzukizuna da.
Juan Batti Izagirre Santesteban
Ruben Diaz Lopez