Txakurrak, umeak eta gurasoak

Erabiltzailearen aurpegia Koro Etxeberria Aranburu 2016ko urr. 21a, 02:00

Batzuetan zenbait etxetan txakurrak nola tratatuak izaten diren ikusita, pentsarazi egiten dit. Geure neurak eta ba­kardadeak konpontzeko, ani­maliak erabiltzen ditugu, haien beharrak kontutan hartu gabe. Edo gure umeek eskatzen du­te­­lako, nahiz eta gurasoek nahi ez; hori bai, umeek eska­tzen badute... txakur bat etxera! Nahiz eta gero, inongo ardurarik gabe, gaizki tratatua edo abandonatua izan.
Lehengoan jakin nuen, ume­ak eskatuta, txakur ile txuri ttiki bat erosi omen dutela (nonbait ez dira enteratu oraindik, txakurrak ez direla erosi behar, txakur tokietan edo perreretan pila bat daudela, maiteko dituztenen zain).
Arraza horretakoa erosi omen zuten, polita izateaz gain, batez ere, ez omen duelako ilerik uzten etxean. Txuria denez, kanpoan ibilita zikindu egingo denez, pixak eta kakak etxean egiten erakusten ari omen zaizkio, kanpora atera beharrik ez izateko. Ah! Eta hori bai! Txakur usaina ez izateko, badirudi kolonia erosi diotela.
Baina erotu al gara? Azke­nean, txakurra nahi duten jabeei, test bat egitea eskatuko dugu. Horrelako pertsonek ezin dute txakur baten ardura eduki.
Ez dakit nortzuk zareten, baina hori bai, jakiten badut, egun horretan bertan kriston salaketa joango zaizue.
Ez legoke batere gaizki, ikastoletan, zenbait gai jorra­tzen diren bezala, animaliekiko maitasuna eta errespetua jo­rra­tzen joatea. Eta ahal bada, gurasoei ere luzatu, askok eta askok behar dute eta.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!