BagaGiltzaren oharra herri galdeketa egiteko prozesuaren hasieraz

Erabiltzailearen aurpegia Mariaje Simon Kortadi, Juantxo Morcillo Lanberri eta Am 2016ko urr. 18a, 02:00

BagaGiltza herri plataformak aza­roaren 12an (larunbata) ekin­go dio Hernanin eta Asti­ga­rragan herri galdeketa egiteko prozesu partehartzaileari. Lehe­nago hasi nahi genuen baina hauteskunde autonomikoen aurrerapenak eta beste ekitaldi batzuek (Kilometroak, Nafa­rroa Oinez) prozesua atzeratzera be­hartu gaituzte. Herri galdeketaren gaia Euskal He­rriaren etorkizun politikoa izango da eta beste hainbat herrirekin batera egingo dugu 2017ko udaberrian.
Gure Esku Dago dinamikaren bultzadari jarraituz, euskal herritarron erabakitzeko eskubidea gauzatzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Gure ustez, hori da nahi dugun etorkizuna eraikitzeko eta herritarroi eragiten diguten arazoak konpontzeko modurik demokratiko eta baketsuena.
Prozesu partehartzaile hau gure bi herrietan dagoen aniztasuna islatuko duen ariketa izan dadila nahiko genuke, hernaniar eta astigarragartar guztioi irekia, bakoitzaren ideologia, hizkuntza, jatorria edo eta sinesmena edozein delarik ere. Hala agintzen du demokrazia partehartzailearen filosofiak gure batzar eratzailean aldarrikatu genuen bezala.
Horrenbestez, aholkulari ju­ri­dikoen laguntzarekin, herri galdeketak egiteko nazioartean ezinbestekotzat jotzen diren berme demokratikoak zorrotz beteko ditugu. Prozesuaren lehen urratsa sinadurak bil­tzea izango da. Hiru helburu dauzka urrats horrek: 1) herri galdeketaren berri ematea, 2) ekimenak ahalik eta babesik handiena izan dezala, eta 3) bere zilegitasuna sendotzea. Era berean, sinadura bilketa babestuko duen argazki batean parte hartzera deituko ditugu herniniarrak laister.
Herri ekimen honetan partehartzea ahalik eta anitzena izan dadin gogo eta grin handiz lan egingo dugu. Izan ere, herri galdeketa desberdinen arteko elkargunea eta hernaniarron zein astigarragartarron borondatearen bozgoragailu izan dadin nahiko baitgenuke. Esperientzia demokratiko berri honetan inor ez dago soberan eta denok ikasiko dugu.

Mariaje Simon Kortadi, Juantxo Morcillo Lanberri eta Amaia Usandizaga Arribas
BagaGiltza herri plataforma

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!