#SalatzenDugu

Erabiltzailearen aurpegia Inhar Olano Iradi, Udal Gobernu Taldearen izenean 2016ko urr. 14a, 02:00


Salatzen dugu, euskal preso politikoek egunez egun eta sistematikoki jasaten duten giza eskubideen urraketa.
Salatzen ditugu isolamendua eta bakartzea; senide, lagun, inguru sozial eta politikoarengandik urruntzeko eta presoa defentsarik gabeko egoera batean jartzeko erabiltzen diren tresnak.
Salatzen ditugu presoak kalera atera eta bere bizitzari berriro ekiteko egiten diren trikimailu judizial eta legalak. Salatzen dugu ere 70 urte beteta duten presoak eta kondenaren 2/3a eta 3/4a beteak dituztenak espetxean jarraitzea.
Salatzen dugu sakabanaketa, eta horrek presoen senide eta la­gu­nengan duen eragina. Es­pai­ni­ar eta frantziar gobernuek asteburuero erruleta makabro batean jokatzea behartzen dituzte, errepideetan milaka kilometro eginez, ekonomikoki ere gastu handia suposatzen duelarik.
Salatzen ditugu espetxeak eta egungo espetxe sistema, zeinak, sistemaren 'zaborrontzi' erara funtzionatzen duena, kalean ikusi nahi ez den hori ezkutatzeko. Espetxeak emakume presoengan duen eragina ere salatzen dugu. Gizonentzako pentsatu eta eraikitako zentroak, emakumeenganako dominazio instituzio bihurtuak.
Salatzen dugu gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen egoera. Egunez egun, bere gaixotasunek okerrera egiten dute, eta sendatzeko beharrezko duten tratamendu egokirik ez dute jasotzen. Espetxea da gaixotasuna sendatzeko lekurik okerrena, eta, hala ere, preso mantentzen dituzte, eta atzerabiderik ez duen egoera behartu.
Horregatik, Donostian izango gara bihar. 17:00etan Bulebarretik abiatuko den #SalatzenDut manifestazioan parte hartuko dugu, larriki gaixorik dauden euskal presoak etxeratzea eskatzeko. Eta gonbidapena luzatzen dizuegu zuei ere egoera hauek salatu eta manifestazioan parte hartzera.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!