Barkamena eskatu nahi diet nire aurreko idatziarekin minduta sentitu ziren hernaniarrei eta bereziki Josu Arrietari bere erantzuna irakurri eta gero. Hainbat hernaniarrekin hitz egin eta gero hartutako pausoa izan da.
Benetan ez nekien zer gertatu zen eta zein egoeratan zeuden Plaza Berri 2 etxeko solairu huts hauek. Nola edo hala gaur egun hutsik egonda ere, erabili egiten zirela ikusten nuen bakarrik. Baina onartzen dut inguruan gehiago galdetu behar nuela testua idatzi eta Kronikara bidali aurretik. Gogor gaitzesten ditut noski 1998an Egini eta beste askori egindako bidegabekeria haiek.
Etxe honetako auzia oraindik Espainiako epaietan dagoela esan didate. Harritzen nauena da, eta amorru pixka batekin honek bultzatu ninduen idaztera, azkeneko urteetan etxe horiek erabili izana batez ere hauteskunde kanpainetan propaganda gune gisa, besterik ez.
Nire aldetik gai hau argitutzat ematen dut eta onena indarrak hernaniarren elkarbizitzaren alde gordetzea izango dela deritzot.
Berriro barkatu eta agur bero bat.