Kaleko zarata

Erabiltzailearen aurpegia Ion Azpiazu Goñi 2016ko urr. 1a, 02:00

Urtero bezala, hemen dira, iritsi dira dagoeneko... eta oraindik badago sagarrik zuhaitzetan, sa­gardoa egiteko jasotzeko zain, eta urruti dago txotx denbo­raldia.
Betiko istorioa da, baina ka­pitulu desberdina. Ira­i­la­ren 17tik 18rako gauean es­kan­dalua bueltatu zen Her­na­niko Andrekalera.
Euriak ezin izan du haiekin, eta animoa indartuta bueltatu dira. Eta aldiroko gogaikarria, salatzen duen hau dela badirudi ere, batzuk hitzak aldatu eta esan nahi dugu gogaikarriak direla, or­den honetan: bisita­tzen gaituzten alprojak; etortzen la­gun­tzen dietenak, beraien negozioa besterik ez baitzaie inporta; modu horretan portatzen uzten dietenak. Da­go­kien lana ondo egin gabe irabazten dute batzuek soldata. Ondo dakite haiek, nor diren, baina ba­tzuk aipatuko ditut; ez denak, eta hona hemen azalpena:
Udaletxeko jaun-andereak eta alkatetzakoak, egingo dutenari buruz idazten ausartzen direnak eta gero, betetzen ez dutenak. Gezurra esaten digute.
Zinegotzi batzuk, esaten digutenak bide-orri bat badutela, gero aplikatzen ez duten arren. Engainatu egiten gaituzte.
Berriak elkarteko jaun-andereak, lotsarik gabe gezurra esaten digutenak eta eskatzen dutenak arauak betetzen ez dituztenak gogor hartzeko (gehienak Be­rriak­eko bazkideak dira eta!), eta gero, arauak betetzen ez dituztenak babestu eta festa luzatzea eskatzen dutenak.
Gogora ekar ditzagun udal arau bazuk:
Gogora dezagun Hernaniko udal ordenantza, herritarren arteko bizikidetza eta kalearen erabilera eta garbiketa erregulatzen duena.
I. Kapitulua. Xedapen orokorra.
7. Artikulua. Droga eta alkoholdun edarien kontsumoa. Debe­katzen da:
b) Ostalaritzako establezimenduek edariak saldu edo banatzea kanpoan kontsumitu daitezen, ez bada terraza edo dagokion baimena daukaten tokietan.
c) 18 urtetik beherakoei alkoholdun edariak banatu, saldu edo kontsumitzea, salmenta edota kontsumo lekuetan.
10. artikulua. Debekatzen da bide publikoak zikindu ditzaken edozer egitea, eta bereziki debeka­tzen da: edalontzi, botila edo freskagarrien ontziak uztea. Botila, botila txiki, edalontzi eta ontziak bide publikora botatzea.
Zenbat urte daramazkite gure udal arduradunek bisitari gogaikarriak defendatzen eta hauen eraginak jasaten ditugun bizilagunak baztertzen?
Eta bukatzeko, galdetzen dut: gure zergak ere badira hernaniarren deskantsurako eskubide legitimoa defendatzeko?
Animo, udaletxeko jaun-andereak; nahi baduzue, egin dezakezue.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!