Josu Arrieta Iraola
Edozeinek daki, adin nagusikoa baldin bada eta Hernaniko historia hurbila ezagutzen badu, zergatik Plaza Berriko etxe bateko bi solairu dauden hutsik. Eta baita ere, zergatik Eziago poligonoan eraikin bat dagoen hutsik eta hondaturik. Mikel Gurutzeagak (2016ko irailaren 19ko Jasota Bezala) ez ordea. Bera bizi den etxearen ondoan gertatutako bidegabekeri izugarrien berririk ez du izan. Ez dut konprenitzen.