Astebete haien erantzunaren zain. Astebete pasa da Garayar autobus enpresari kexa bidali nionetik. Ta ez det erantzunik jaso. Nire hasierako haserrea baretzen joan da, baina beharrezkoa iruditzen zait nolabait orduan gertatutakoaren berri ematea, neure haserre hori guztiz baztertzeko.
Lehengo igandean, irailaren 11n, nere bi semeek Ereñotzu auzora dijoan azkeneko autobusa hartu zuten etxera bueltatzeko asmoz, gaueko 21:45etan. Batek txartelakin ordaindu eta gero, besteak txartela atera eta ezin izan zuen ordaindu, txartelaren akatsagatik, kargatu berria baitzeukan. Gidariak ez zuen inongo erreparorik izan autobusetik jetsiarazteko, bi gazteak (adingabekoak) herrian utzi zituen, etxera bueltatzeko aukerarik gabe.
Ez al dago halako kasutan autobusa ordaintzeko beste erarik, bezeroen datuak hartu ta kobratzeko modurik?
Marta Monreal Almandoz