Lan asko dago egiteko Hernanin, pertsona batzuk konturatzeko desberdina dena errespetatzea dela elkarbizitzaren esentzia!
Herri honetan, Bilduk baimena dauka herri osoa enpapelatzeko, nahi duenean eta nahi duen bezala. Alkatetzaz gain, gehiengo absolutua ere badauka, eta erabaki du bere aldekoek baimena daukatela ez betetzeko kartel eta pankartak jartzeko ordenantza.
Herri honetako adierazpen askatasunaren defendatzaile sutsuenak diren horien beste ateraldi batzuk dira, EAJren eta beste alderdi batzuen kartelak kentzea etengabe, hauteskundeetako publizitaterako dauden paneletatik; eta Bildurenak bere tokian uztea. Beti gertatzen da gauza bera, eta EAJk beti jarriko ditu berriro bereak.
Bilduren jarrera ezagutzen bukatzeko, aurreko igandean Donostian, EAJren ekitaldi publiko bat lehertzen saiatu zen. XXI. mendean eta guztiok elkarbizitzarako lanean ari garenean, ez lukete ordezkatuak eta baztertuak izan beharko, errepresio estrategia horiek ezartzen dituzten Bilduko pertsonak, errespetu hitzaren esanahia ezagutzen duten beste batzuengatik?
Nik ez dut egiten, eta ez dut egingo, batzuek gure herrian eta gure herriaren kontra egiten dutena, eta orain Euskal Herriaz ari naiz. EAJn lanean ari gara, guztiok elkarbizi dezagun bakean, eta jarrera hauek salatzen baditugu da hausnartu eta desberdina dena errespetatzen has gaitezen.
Andoni Amonarraiz Gomez
Hernaniko EAJren bozeramailea