Andoni Amonarraiz Gomez
Hernaniko EAJren bozeramailea
Hernaniri alkate bidaiari bat tokatu zaio. Eta ez naiz bere oporretaz ari. Aurreko legealdian eta honetan, Etiopia, India, Italia eta Txilen izan da. Eta orain ere ez naiz bere oporretaz ari.
Kasu batean ere ez digu aurrez azaldu zinegotziei, zein arrazoi, helburu eta onura izango zituzten bidaia horiek Hernanirentzat edo beste pertsona batzuentzat. Kalean jakin dugu hori.
Azkeneko bidaia, Santiago de Txileko unibertsitatera egin du, abuztuaren 24an, hitzaldia emateko gai honi buruz: Herritarren parte hartzearen esperientzia hiri hondakinen kudeaketaren modeloaren inguruan. Kalean jakin dugu zertara zijoan.
EAJn jakin nahi dugu zergatik doan Txilera horretaz hitz egitera. Hain justu, berak ez duenean permititzen erreferendum bat egitea atez atekoari buruz, edo kontu politikoengatik ezabatu dituenean atez atekoarekin lotutako bi proposamen, Aurrekontu Partehartzaileen prozesutik.
Bidaiatu behar da Indiara, diotenez herrialde partehartzaileenetako bat, eta Txilera, konferentzia batean saltzeko ez daukadan moto bat?
Garbi dago Indian ez zutela ondo ulertu partehartzearen esentzia, edo gaizki aukeratu zutela herrialdea, eta Txilen zerbait idilikoaz hitz egingo zutela, Hernanin ez dena praktikan jarri.
Kea saltzea erraza da, egitea askoz ere zailagoa izaten da, eta horretan topatuko zarete EAJrekin.