160 metro karratu gutxigorabehera solairu bakoitzak, uste dut 3 solairu (2 gutxienez), guztira 480 metro karratu (edo 320) misterioz beteta eta erdi hutsik!
Zenbat etxebizitza atera litezke?
Norena ote da? EH Bilduren egoitza da? Ez dirudi, badaukate bat Andre Kalean. Orduan, zer? EH Bilduren propaganda jartzeko balio du bakarrik? Eta urte askotan, 20 jada? Ezker abertzalearena? (Berriro ere propaganda guztiz lekuz kanpo). San Joanetan sukalde bezela erabiltzeko ote da?
EH Bilduren esanetan, horrelako etxebizitza hutsei zerga berezi bat edota espropiazioa ezarri behar zaie. Noizko Udaletik horrelako neurri bat Hernaniko etxe esanguratsu honetan gizartearen etxe falta arazoaren mesederako?
Etxe honen egoera izugarrikeri bat dirudi. Zenbat urte erdi hutsik! EH Bilduk aldarrikatzen duenaren kontraesan adibide nabarmena dirudi ere. Nire ustez herritarrok azalpen argi bat beharko genuke.
Eta hau dena, gainera, adierazten dut solairu hauek balio duten dirutzaz hitz egin gabe. Berriro diot: etxe honen egoera argitzeko norbaitek azalpen argi bat zor dio herriari.
Mikel Gurutzeaga Zubillaga