Pentsio minimo duinak nahi ditugu (1.080 euro), Europako Karta Sozialak dioen kalkulu metodoa aplikatuz, Euskadin pentsio minimoa izan beharko litzateken kopurua. Europarrak baldin bagara beste gauza batzuetarako, honetarako zergatik ez?
Atzo, irailaren 21a, 70.000 sinadura eraman genituen Parlamentura, eta firmak erregistroan entregatu bitartean, aurrean kontzentrazioa egin genuen, goizeko 11:00etan.
A! Eta Hego Euskal Herriko pentsionista plataformen izenean, eskerrik asko sinadura bilketaren arrakastan lagundu duzuen guztioi! Eta baita ere, euskal gehiengo sindikaleko sindiktuei, zuek ere lagundu diguzuelako.
Eskerrik asko eta zorionak!
Miren Clemente Lozares
Duintasuna elkartearen izenean