Orain inoiz baino gehiago egin herri!

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arrieta Iraola 2016ko ira. 11a, 02:00


Espainiako gobernuak beldurra dio herriaren hitzari. Es­pai­niako botere atzerakoiak izua jota daude Kata­lu­niaren prozesuarekin eta ezin dute onar­tu  Euskal Herrian ere in­d­e­pen­den­tziaren bidea garatzea. Espai­niako esku beltzek panikoa dio­te Arnaldo Otegiri, badakitelako Arnaldorekin gaudela he­rri­ta­rrak, eta berarekin garaipenera eramango dugula Eus­kal He­rrian dagoen inde­pen­den­t­zi­a­ren al­de­ko mu­gimendua.
Horregatik, gutxitan bezala, ikaragarri garrantzitsua da hauteskunde hauetan euskal independentziaren aldeko bo­toa ematea. Argi geratu da, Es­painiari min handiena ematen  dion botoa EH Bilduren aldekoa dela. EH Bilduren helburua ordea ez da Espainiari mi­na egitea, Euskal Herri berria eta independentea lor­tzea baizik.
Guk Euskal Herriaren independentzia nahi dugu, aske izan nahi dugulako. Askeak euskaraz bizitzeko, askeak justizia sozialean oinarritutako herri libre bat eraikitzeko. Askeak gure ama lurra babesteko, non erraustegiak, Abia­dura Handiko Trenak eta an­tzeko proiektuek lekurik izango ez duten. Independentzia na­­hi dugu tresna gehiago ematen dizkigulako langabezia, pre­karietatea eta gazteen baz­ter­ketaren aur­ka borrokatzeko.  Gizon eta emakume askeen herria eraiki nahi dugu, berdintasunean oinarrituta, askatasunean, genero zapalkuntzarik gabeko gizartean bizi nahi dugu. Eta jakina euskal herritar guztiak hemen nahi ditugu, ziegetatik urrun, gure herrietako auzo, kale eta plazetan libre bizitzen nahi ditugu.
Irudikatzen duzue horrelako herria? Posiblea da. Euskal Herria da. Egin Herri!
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!