Begiratu eta pentsatu besterik ez da egin behar

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz Gomez EAJ-PNVko bozeramailea 2016ko ira. 9a, 02:00

Askok sinetsi izan dugu Asterix eta Obelixen komikietan. Poza nagusi zen herrixka batean bizi ziren, bakoi­tzak berean egiten zuen lana, guztiek ez zuten berdin pen­tsatzen...
Irailaren 25ean, gure herrixkak, Euskadik, ezberdina izaten jarraitzea du jokoan; hori, edo Estatuaren hondamendian sartu: osasungintza, hezkuntza, gizarte zerbitzuak, enpresarekin duten tratua eta lanaren sorkuntza, alderdi politikoen arteko erlazioa, defizita, inbertsioak...
Orain arte bezala edo hobeto bizi nahi dutenei ingurura begiratzeko esango nieke, eta ondoren, bere osotasunean gainerako erkidegoak eta estatua nola dauden begira­tzeko.
Dena aldatu nahi dutenei gauza bera egiteko esango nieke, eta aztertu dezatela zein den nahi duten estatu eredua; eredu horrek Euskadiko bizi kalitatea hobetuko ote duen, formazio batzuk saltzen dutena hitz-jario hutsa ote den; eta azkenik, aztertu dezatela boterean dauden alderdien artean, herritarrak  zeinekin senti­tzen diren libre iritzia emateko edo beraien ametsengatik lana egiteko.
Nik orain arte bezala jarraitu nahi dut bizitzen, eta hobetzeko ditugun aukerak izaten jarraitu nahi dut. Nik EAJ-PNVk gobernatzen jarrai­tzean nahi dut. Ezagutzen nautenek pentsatuko dute normala dela, EAJ-PNVkoa naizela. Ez direnei, esan nahi diet, irailaren 25ean, botoa eman aurretik, ingurura begiratzeko, eta pentsatzeko nola bizi diren eta zein alderdi politikorekin hobetu daitekeen Euskadiko bizi kalitatea.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!