2016ko otsailaren 29an, Latsunbeberriko bizilagun batzuk elkarrizketa bat izan genuen udaletxean. Handik aterata, hiru gutun sartu genituen erregistroan, gure etxeko barne plaza konpontzeko eskaerarekin. Badakigu bizilagunek egin behar dutela; baina ados jartzen ez garenez, exekuzio subsidiarioa eskatu genuen (administrazio prozeduran 98garren artikulua). Egunak pasa dira, hilabeteak ere bai, eta hemen ez da ezer egin. Denboraren poderioz, kalea gehiago erori da. Mantenua ere, gutxi edo ezer ez da egiten. Kale hori egunero pasa behar du nire amak gurbildun aulkian; ahizpak bultzatzen dio. Ikuste ez duen neskato bat ere bertan ibiltzen da, aldameneko portalean bizi baita. Edadeko jendea ere badago... baina hemen ez da ezer egiten.
Zu zara gure alkatea eta badakit lanpetuta zabiltzala, baina eskertuko nizuke exekuzio subsidiario honi lehentasuna ematea. Bitartean neskato itsua, nire ama eta edadeko jendea hor ibiliko dira, kale zikin eta hautsi horretan (ez dute beste aukerarik).
Blanca Alberro Aranzasti