Euskaditik maitasunez

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz, EAJko bozeramailea 2016ko ira. 3a, 02:00

Zein da arrazoia bi alderdi zentralistek Euskadi txikitu nahi izateko? Nondik dator gure herriarekiko obsesioa, hemen estatuko beste tokietan baino hobeto funtziona­tzen badu denak? Ez litzateke zentzudunagoa izango gure egiteko modua kopiatzea eta beste lekuetan martxan jar­tzea?
Gero esango dute Eus­kadin subiranotasunari bu­ruz hitz egiten dela. Normala da, estatuko alderdi hauek hori sortzen dute, gure herri­arentzat makila, meha­txua eta murrizketak besterik ez baitituzte ezagutzen. Askoz ere hobeto funtzionatuko luke egungo estatu espainiarrak, subiranotasun gehiago eskatzen duten erkidegoen arteko akordioa egongo balitz. 
Niri irakatsi didate hobe dela hitz egitea eta akordioetara iristea, bilurrak jarri eta mesfidantza sorraraztea baino. PP eta Ciudadanosen artean sinatu dena da hori. Orain badirudi abertzaleak kutsatuak garela, eta espainiar estatutik ezabatu nahi gaituztela PP eta Ciuda­danosen hauteskunde legearen aldaketak proposatzen duenaren arabera, eta ez dakit beste alderdiak alde egon­go diren.
Ez al zen estatu plurina­zio­nal bat, eta ez al zuen horrek multzo osoa aberasten? Horrelako berritsuak ez zaizkit ezer gustatzen, gaur gauza bat esan eta bihar kontrakoa esaten dutenak. Tris­tea da politikaren mundutik narrasten jarraitzen direla suge pozoitsuak balira bezala. 
Zentralismoaren eta espa­i­niar gobernuaren errepresioaren aurrean, irailaren 25ean behar dugu esperien­tzia eta jakituria duen alderdi batek defendatu eta ordezka­tzen duen herri bat aurkeztea, Euskadi. Eta hori EAJ-PNVk bakarrik ziurtatu dezake.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!