Egunak daramatzat joko olinpikotan ikusten judoa, arrauna, waterpoloa, hockeya... Batzuetan gozatu egin dut, eta besteetan katez aldatu dut, aspertu egiten nintzelako. Egia da badaudela besteak baino ederragoak diren kirolariak, baina gainontzeko gizakion artean ere gauza bera gertatzen da. Honaino, dena normala.
Lerro hauek idatzi nahi ditut modu argian eta ozen kritikatzeko lotsagarria dela jendea egotea, emakumearen gorputzaren erabileran bakarrik pentsatzen duena, edozein egoeratan eta baimenik gabe. Azaldu diren argazki batzuei buruz ari naiz, lehiaren erdian agerian geratutako emakumezko kirolari batzuen gorputz atalei eginak, eta argazkilari batek, gutxienez, asmo txarrarekin, saldu edota argitaratu egin dituenak.
Uste dut konponbide zorrotzak bilatu behar direla, burugabekeria hauek errotik mozteko, eta saihesteko ganoragabeko hauek, beren portaera horrekin, gizonaren irudia zikintzen eta emakumearena degradatzen jarraitzea.
Gizakiari errespetua da oinarrizko printzipioa, elkarbizitza arautu behar duena.