Estatu espainiarrak debekatua du Nafarroako bandera, Autonomia Erkidegoko armarrian jartzea. Hortaz, zergatik halako zalaparta ikurrina jartzeko eta isiltasuna Nafarroakoa ezkutatzen denean? Uste dut, euskaldunok nahiko adostua eta barneratua dugula “Nafarroa Euskadi da” akats historikoa izan zela, “Euskadi Nafarroa da” bezain larria zalantzarik gabe. Horien ordez, “denok gara euskal herritarrak, denok gara nafarrak” aldarrikatu beharko genuke. Luzeagoa da, baina zuzenagoa aldi berean. Zuzenagoa herri honen jatorrizko hizkuntza euskara delako (lingua navarrorum) eta herritarrok, hegoaldeko zein iparraldekoak Nafar Estatu subiranoan izan ginelako Europako hiritar. Ipin ditzagun, beraz, bi banderak bai Instituzioetan bai eta balkoi guztietan.